viernes, 15 de abril de 2011
Alfabetizazio digitalaren inguruan...
Bideoetako bat, laburrena eta ingelesez dagoena hain zuzen, lehengo eta oraingo umeak jartzen ditu adibide gisa. Nola lehen umeek amesten zutena, orain ikusi eta zuzenean bizitzeko aukera dutela teknologia digitalarekin. Adibidez, nork esango zuen orain dela urte batzuk Marteko lurrazala hain gertutik ikusi ahal izango genuela? Alfabetizazio digital orokor batez jarduten da. Teknologia digitalak irakaskuntza ezberdin bat suposatuko duela, eta aldaketak emango direla, baina ez du nola, zertan, zergatik, eta horrek izan ahal dituen desabantailen edo arriskuen inguruan ezer aipatzen. Termino hauek zehaztu barik, airean geratzen dira.
Eta bideo luzean, Trisca Larak, termino horien inguruko ideia klabe asko botatzen ditu. Dena dauka arrazoi bat atzetik, eta ondorioz, digitalizazio kritikoaz mintzatzen da. Sarean kritikotasunez ibiltzeaz mintzo da, denak garela kontsumitzaile, eta era berean, denak garela autore. Ezagutzak eskuratzeko orduan, sarean zer eta non bilatu nahi duzun argi izatearen garrantzia aipatzen du. Bertan aurkitzen dugun informazioa kritikotasunez hausnartu eta informazio hori gurea egiten jakin behar dugula, gure ikuspuntua edo iritzia ateraz, eta hau komunikatzen jakin. Azken finean, informazioa interpretatzen jakiteaz ohartarazten du. Eta bestalde, hezkuntza mundutik batez ere, sarearen kulturan aktiboki murgiltzearen garrantziaz ere mintzo da. Taldean konpartitzen eta sortzen parte hartu behar dugula, hots, ez gara gure kontsumora soilik mugatu behar. Beraz, Irakurritako, hartutako edota erabilitako informazio hori hobetu, birsortu eta sarera itzuli behar dugula, ezagutza konpartituz, eta txarto egingo ote dugun beldur izan gabe.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario