Ikusi, ikasi eta hezi!
Mostrando entradas con la etiqueta klaseW. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta klaseW. Mostrar todas las entradas

viernes, 15 de abril de 2011

Alfabetizazio digitalaren inguruan...



Bideoetako bat, laburrena eta ingelesez dagoena hain zuzen, lehengo eta oraingo umeak jartzen ditu adibide gisa. Nola lehen umeek amesten zutena, orain ikusi eta zuzenean bizitzeko aukera dutela teknologia digitalarekin. Adibidez, nork esango zuen orain dela urte batzuk Marteko lurrazala hain gertutik ikusi ahal izango genuela? Alfabetizazio digital orokor batez jarduten da. Teknologia digitalak irakaskuntza ezberdin bat suposatuko duela, eta aldaketak emango direla, baina ez du nola, zertan, zergatik, eta horrek izan ahal dituen desabantailen edo arriskuen inguruan ezer aipatzen. Termino hauek zehaztu barik, airean geratzen dira.

Eta bideo luzean, Trisca Larak, termino horien inguruko ideia klabe asko botatzen ditu. Dena dauka arrazoi bat atzetik, eta ondorioz, digitalizazio kritikoaz mintzatzen da. Sarean kritikotasunez ibiltzeaz mintzo da, denak garela kontsumitzaile, eta era berean, denak garela autore. Ezagutzak eskuratzeko orduan, sarean zer eta non bilatu nahi duzun argi izatearen garrantzia aipatzen du. Bertan aurkitzen dugun informazioa kritikotasunez hausnartu eta informazio hori gurea egiten jakin behar dugula, gure ikuspuntua edo iritzia ateraz, eta hau komunikatzen jakin. Azken finean, informazioa interpretatzen jakiteaz ohartarazten du. Eta bestalde, hezkuntza mundutik batez ere, sarearen kulturan aktiboki murgiltzearen garrantziaz ere mintzo da. Taldean konpartitzen eta sortzen parte hartu behar dugula, hots, ez gara gure kontsumora soilik mugatu behar. Beraz, Irakurritako, hartutako edota erabilitako informazio hori hobetu, birsortu eta sarera itzuli behar dugula, ezagutza konpartituz, eta txarto egingo ote dugun beldur izan gabe.

lunes, 4 de abril de 2011

Zer da "eten digitala"?

Aurkezten zaigun testuan, Julio Cabero-ren "Eten digitala eta hezkuntzari buruzko hausnarketak", eten digitala kontzeptuaren inguruko gorabeherak eta hauek hezkuntzan nolako eragina duten agertzen zaigu. Autorearen ustez, betidanik existitu den fenomenoa da eten digitala delakoa.

Hortaz, herrialde batek, gizarte batek, talde batek, erakunde edota instituzio batek, pertsona batek, arrazoi ezberdinengatik ez badu sarera sartzeko edota hau erabiltzeko aukera eta ahalmenik, eten digitala delakoa gauzatzen dela esaten da, horiek erabiltzeko aukera eta ahalmena dutenen aldean. Ondorioz, pertsona hauek sareak eskaintzen duen komunikazo, formakuntza, bultzada ekonomikoen eta abarren aukeretatik at geratuko lirateke, halaber, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten garapen aukera sozioekonomikoengandik baztertutak. Baliabide ekonomiko eskasak, garapen teknologiko eskasa edo eza, hezkuntza egoera eskasak...dira arrazoietako batzuk.

Fenomeno hau arazo bihurtzen ari da, etena, pertsona, talde, instituzio eta herrialdeen arteko bazterketa baitakar. Hots, ezberdintasun teknologikoa ezberdintasun sozial eta pertsonalean bilakatzen ari baita, teknologia bazterketa elementu gisa bihurtu denetik. Hortaz, ezin da eten digital ekonomikoaz soilik hitz egin, Caberok hauek ere bereizten ditu: politikoa, hezkuntza mailakoa, belaunaldien artekoa, sexu ezberdinen artekoa, hizkuntza mailakoa, irakasle eta ikaslearen artekoa, eta psikologikoa.

Eten ekonomikoari dagokionez, argi dago teknologia berrien erabilpena gero eta handiagoa dela eta globalizazioa gero eta nabarmenagoa. Baina honek herrialde aberats eta pobreen arteko distantzia areagotu baino ez du egiten. Ekonomiaren arabera herrialdeen arteko ezberdintasunak oso argiak dira. Autorearen ustez, nahiz eta azkenean teknologia digitala herrialde pobreetara heldu, ezin izango da herrialde aberatsen maila berean kokatu, bien arteko aldea izugarria izango baita.

Eten politikoa eten ekonomikoarekin lotuta dago. Herrialdeen interesen eta baliabideen araberakoa baita.

Hezkuntza munduan teknologia berriak erabiltzen dituzten eta ez dituzten artean sortzen da eten digitala. Gaur egun, informazioa konpartitzeko eta sortzeko tresnarik eraginkorrena denez, mundu guztiak izan beharko luke TTBB-k erabiltzeko aukera. Hale ere, erabilera hori jarrera positibo baten barnean kokatu behar da. Eta eskolan, gure ikasleak alfabetizazio digitalaz ere hornitu beharko ditugu, aldez aurretik, irakasleok horretarako behar beste formatuz.


Belaunaldi eta ikasle/irakasle etenak guztiz lotuta doaz baita ere. Gaur egungo gazteek digitalizazioarekin batera jaio egin dira eta gehienek teknologia berriak erabiltzeko gaitasun handia erakusten dute. Helduak aldiz, nagusi izanda ezagutu dituzte teknologia hauek eta gaitasuna murritzagoa da euren artean. Hortaz, eskolan irakasle asko beren ikasleak baino gaitasun eskasagoa izaten dute, eta ondorioz askok TTBB ematen dituzten hezkuntza aukerak baztertzeko joera izaten dute, betiko metodologietara helduz. Hezkuntza etenarekin ere lotura handia du honek.

Sexuen arteko etenean, datuen arabera, orokorrean gizonek gehiago erabiltzen dituzte TTBB. Baina esan beharra dago, mendebaldeko kulturetan aldea gero eta txikiagoa dela.

Hizkuntza mailako etena, hizkuntzen arteko desorekari egiten dio erreferentzia. Sarean aurkitu dezakegun informazio gehiena ingelesez dagoenez, hizkuntza hau menperatzen ez duenak ez du informazio hori jasotzeko aukerarik.

Eten psikologikoa edo fisikoa, hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonen problematikari deritzo. Hots, TTBB ez dute pertsona hauen erabilera bermatzen eta oztopo izan ohi dira askorentzat. Egoera honi buelta eman beharko litzaioke eta TTBB pertsona hauen beharrizanetara egokitu beharko lirateke.

Gauzak horrela, era batean edo bestean eten guztiak erlazionaturik daude, era zehatz edo orokorrago batean bada ere. Baina inongo etenik egon ez dadin, interes politiko-ekonomikoak argitu beharko dira aldez aurretik, eta horrela eten guztiak ekidin.

Honen aurrean eskolak paper garrantzitsua jolasten du. Hala nola, eskolan teknologia infraestruktura berriak jartzeaz harago, hauek egokiak eta malguak izan behar lirateke, softwerrari arreta berezia eskaini beharko lekioke, irakasleak era esanguratsu eta zabalago batean formatu, ikerketa sustatu, hezkuntza mundua eta industriaren arteko distantzia murriztu, eta gizarte zibilaren parte hartzea indartu beharko zen autorearen aburuz.

Bat nator autoreak proposatutakoarekin, eskola, ikaslearen gizarteratze prozesuaren subjektu aktiboa izanik, eta gizartea, informazioaren gizartea, multimedia munduan murgilduta bizi den momentutik, ezinbestekoa ikusten dut irakasleak formakuntza berria eta jarraia jasotzea. Eta beste alde batetik, eten digital mota guztiak egoera sozialekin erlazionaturik daudela kontutan hartuz, ezinbestekoa ikuste dut ere, kontzientzazioa bermatu beharra dagoela gizartean eten digital guztiak sortzen dituzten oztopoak gainditzeko. Erronka zaila aurkeztu zaigu, hasi gaitezen ba gaurdanik gure etorkizuna, hizki digital egokiz idazten.

martes, 1 de marzo de 2011

Zer da Informazioaren Gizartea?

Gaur egun bizi garen eta parte garen gizarteari Informazioaren Gizartea deitzen hasi zaio. Baina zergatik? Orain informazioa edozein tokitik eskuratzeko aukera dugu, lagunengandik, hedabideetatik, internetetik, liburuetatik,... . Informazio mordoa eta era askotarikoa gure eskura gelditzen da. Baina nola erabiliko dugu informazio hori guztia? nola prozesatuko dugu?

martes, 22 de febrero de 2011

Gu al gara makinak?

Bideoa Web fenomenoaren inguruko bilakaera erakusten dosku. Testu digital malgutik web 2.0-ra gertatu dan garapenari buruzko azalpenak barnebiltzen dauz. Nola HTML formatutik XML formatura igaro dan. Hortaz, azken honetan, modu edota euskarri ezberdinetako edukiak web-ean argitaratzeko, erabiltzaileak ez dauz kodigo konplexuak menperatu behar. Baina danok interneten datuak argitaratzeko gai bagara, nork antolatuko dauz datu horiek guztiak? Hortxe fenomeno guzti honen gakoa, guk antolatuko doguz. Adibidez, argazkiak argitaratu eta etiketatzen doguzanean, makinari erakusten gabiz, lotura bat sartzen dogunean, ideia bat erakusten dogu. Makinari erakusten dotsagu, baina makina gu gara. Beraz, web-a pertsonak lotzean badatza, web 2.0-a pertsona horrek konpartitzen, salerosketan eta elkarlanean aritzean datza. Orduan, nun lotuko direz autore eskubidea, egiletasuna, identitatea, etika, estetika, erretorika, autoritatea, gabetasuna, komertzioa, maitasuna, familia, gu geu? Gaurdanik has gaitezan hauen inguruan pentsetan, hauengan eduki dauriezan onurak eta arriskuak identifikatu, eta hurrengo belaunaldiak, heziketa esanguratsu baten menpean, danona dan etorkizuna marraztu deutsala.

miércoles, 9 de febrero de 2011

Bloga sortzen!

Kaixo guztioi!

Espero erabilgarria edota gustokoa izatea gaurtik aurrera berton jarriko dodan informazioa.